
Osagaiak
- 400 gr babarrun egosi (betiko eran)
- Tahini-a: Goilarakada handi bat (sesamo krema).
- Limoi erdi baten zukua.
- Kuminoa - Kafe goilarakada txiki baten laurdena.
-
Aliñoa:
- Olioa: 100 ml.
- Ozpindutako Ibarrako piperrak-3/4
- Gatza.
- Nola prestatu
- Babarrunak, tahinia, zukua eta kuminoa bol batean jarri eta xehetu, kremotsua geratu arte. (Bukaeran dekorazio bezela jartzeko, babarrun egosi ale batzuk gorde genitzazke).
Aliñorako:
- Olioa, ozpindutako piparrak eta gatza, irabiatu.
- Piparra bat gorde, zatitu eta gero gainetik jartzeko.
Hummus-a bol batean jarri eta ondoren aliñoa gainetik bota.
Humuss-a jateko, pate moduan jan genezake, barazki batzuekin, natxoekin, ogi xigortuarekin.
Sarrera gixa egokia, zizka mizka moduan.
Sandwich-ean ere jarri daiteke, beste barazki batzuekin.