Errezetak

PREMIUM errezeta - TOLOSAKO BABARRUNA

Argazkia

Tolosako Babarruna

1 kg – 8/10 pertsona

. Babarrunak lapiko batetan uretan jarri eta utzi su bizia dutela. Babarrunak, (beti) urez ondo estalita.

. Irakiten hasten denean, bota 8 koilarakada oliba-olio.

. Utzi 10 minutu gehiago eta jaitsi sua, baina ez gehiegi, pul pul alai batekin utziaz.

. Gehitu ur beroa (txorrotakoa) beharrezkoa den bakoitzean.

. 2 ordu eta erdi/3 ordutara eginda egongo dira baina, joan sua erregulatzen gehiegi irakin ez dezan eta eduki laugarren ordu baterarte edo gehiago...

. Azkenean (guk erabakitzen dugunean), bota gatza, utzi 5 minutu eta jarri minimoan edo itzali.

. Ez sartu inoiz koilara, mugitu kazola "pil pil" bat balitz bezala.

. Babarrunak, beti urez estalita. Bestela, hautsi eta desegin egingo dira.

. Lagundu bakoitzaren gustuaren arabera, hori bai, beti aparte. Tradizioa, aza eta txerrikia dira (odolkia, saiheskia...).

. Egia esan, ez dute laguntzarik behar, beraiek bakarrik nahikoak dira asebetetzeko...